GURASO ELKARTEA LANEAN
Pausokako Guraso Elkarteak, guraso guztiei gutun bat bidali dio, Guraso Elkartea zer den eta zertarako den azalduz.
Guraso guztien intereserako diren eskola barruko eta kanpoko ekintzak antolatzeaz gain, herriko ekintzetan ere parte hartzeko konpromesua eskatu du.
Urriaren 6an bilera egin zuten Guraso Elkartearen aurkezpena egiteko, 2015-2016 ikasturtearen egitasmoa aurkezteko eta ordezkarien berriztapenerako.
Guraso Elkarteak guraso ordezkari berriztapenerako zortzi izen proposatu zituen, hauetatik lau izen bozkatu behar zirelarik. Bilera bukatu orduko 2015-2016 ikasturteko Guraso Elkarteko kideak zeintzuk ziren izendatu zuten.
.- AINARA BILBAO
.- AINARA URALDE
.- IKER ZUBIRIA
.- BEÑAT SALABERRIA
.- XABIER ETXEBARRIA
.- NEIDA GABILONDO
.- ITZIAR MUÑOZ
.- ENERITZ BARTOLOME
Beraz, edozein motatako galdera, iradokizun …izanez gero, Guraso Elkarteko kideengana zuzendu edo eta pausokagurasoelkartea@gmail.com era e-maila bidali dezakezue.