LAGUNTXOEKIN LASTURRERA!
Ikasturtea amaitzear dagoela eta, zer hobeto laguntxoekin egun pasa bat baino. Uztailaren 4an, Pausokan autobusa hartu eta Debako hondartzara joan ziren 2-3 urteko neska -mutil pila bat. Hondartzan bainatu, jolastu eta primeran ibili ondoren Lasturrera joan ziren bazkaltzera. Lasturren zezenekin jolasteko aukera izan zuten. Egun ezin hobea pasatu zuten denok elkarrekin, begira bestela!