Pausoka ere LOMCEren aurka
Joan zen asteartean, Urriak 8, arratsaldeko 5etan Aretxabaletako Udaleko ordezkariak ,ikastetxe guztietako irakasleak eta hainbat guraso elkarteko kide, Arkupen bildu ginen LOMCE legearen aurkako manifestua irakurri eta lege horren aurrean gure desadostasuna erakusteko. Aldi berean, urriak 12an Bilbon egingo den manifestaziorako deialdiarekin bat egin genuen guztiok