San Ferminak Pausokan

Entzun arren San Fermin

zu zaitugu patroi

gidatu gure oinak

entzierro hontan otoi.

GORA SAN FERMIN!!!

 

Pausoka Haur Eskolan San ferminak ospatu ditugu aste honetan, urtero bezala.

Jaiei behar bezalako hasiera emateko, haur eta nagusi, denok txuriz eta zapi gorria jantzita, santua hartu eta eskola inguratu dugu prozesio txiki batekin.

IMG_1375

Ondoren, eta kantua hiru aldiz abestu eta gero, aurtengo lehenengo zezenak atera dira.

Entzierroa zabaldu duena handia, bel beltza, adar zorrotz zorrotzakin …. BELDURGARRIA! …. eta ez da jende larregi plazara ateratzen animatu.

IMG_1398

Bigarrena ,barrez, txikiagoa. Eta honekin bai. Honekin haur gehienak irten dira zezenaren aurrean korrika egitera.

IMG_1407

Lasterketa ederrak ikusi ditugu, baita larritasunen bat ere, baina urteko lehen entzierro hau aparteko gora behera barik bukatu da.

Ea aste guztian suerte bera daukagun!!!

IMG_1416

Deja un comentario