EKAINAK 23, SAN JUAN BEZPERA PAUSOKAN!!!

Betidanik ezagutzen ditugun jai eta ospakizunak ez dira guztiz berreskuratu oraindik, baina aurten ere Pausoka Haur Eskolan, 2 – 3 urteko haurrek, San Juanak ospatzeko a ze tanttaia jaso duten!!!!

Goizeko 10: 30ak aldera, eta euriak eman zigun etena aprobetxatuz, gure neska mutilak tanttaiaren bila irten ziren. Ez zuten gehiegi urrundu behar izan enbor eder eta egoki bat aurkitzeko.

Baina, berandu baino lehen eta sokatik tiraka, tanttaia igo zuten usadioak agintzen duen bezala. Ekitaldia,  San Juani kantatuz, gazta pixka bat janez eta dantza eginez amaitu genuen.

https://youtu.be/e7jn5rLW-hU