Guri buruz

30 URTE BAINO GEHIAGOKO ESPERIENTZIA

50 HAUR BAINO GEHIAGO URTERO

12 LANGILE KOOPERATIBAN

Ibilbidea

separador-pausoka-haur-eskola
ibilbidea-direccion-guri-buruz-pausoka-haur-eskola

Pausoka 1989an Aretxabaletan (Gipuzkoa) sortutako hezkuntza proiektua da. Lau baskidek eratu genuen kooperatiba, eta 1990-1991 ikasturtean jarri genuen martxan. 30 urte baino gehiagoko ibilbide honetan hainbat mugarri izan ditugu: batetik, eskertzekoa da Aretxabaletako Udalak gure proiektoan sinetsi izana, eta 1989an Otalora kaleko lokala utzi izana, bestetik, Gizabidea Fundazioarekin elkarlanean Belorriet 8ko eraikinera pasa ginen 2002an, azkenik, nabarmendu behar da elkarlan horren ondorioz, Pausoka Haur Eskolak kudeatzen duela Aretxabaletako Haur Hezkuntza Zerbitzua. Gaur egun 12 langile inguru ditu kooperatibak eta 60 familia baino gehiagorekin ari gara lanean, gure hezkuntza proiektua partekatzen.

Helburua 0-3 urte bitarteko haurren heziketa osoa bultzatzea da, eta, era beran, baita haur bakoitzaren garapen egokia bideratzen laguntzea ere. Haurraren eguneroko behar guztiak integratzen ditugu Pausokan:

jolasa, atsedena, harremanak, elikadura…

pies-pausoka-haur-eskola

1989

Hezkuntza proiektua sortzen da eta lau bazkideok kooperatiba
sortzen dugu

1990

Lehen ikasturtea martxan jartzen da Otalorako lokalean

2002

Gizabidea Fundazioarekin elkarlanean Belorrietako eraikinera pasatzen gara

2020

Egunez egun, pausoz pauso, zuen bidelagun

separador-pausoka-haur-eskola

Lantaldea

Egiten dugun lan pedagogikoa haurraren heziketa integrala lortzera zuzenduta dago; horretarako, hezitzaile eta irakasle profesionalen laguntza sendo eta goxoarekin hazteko aukera eskaintzen dugu. Haur hezkuntzan espezializatutako goi mailako teknikariek, haur hezkuntzako irakasleek eta lizentziatura ezberdinetako profesionalek osatzen dute gure lantaldea. Garrantzi handia ematen diogu lantaldearen egonkortasunari eta etengabeko formazioari.

Ezagutzarako jakin-mina duen lantalde finkoa eta egonkorra da gurea, etengabe formatzen ari dena.

Ilusioa, konpromisoa eta enpatia dira bereizten gaituzten balioetako batzuk.

Proiektua

izaera-guri-buruz-pausoka-haur-eskola

Izaera

Gure proiektuaren ardatza, bere garapenaren PROTAGONISTA den HAURRA da. Haurrak bere bidea egin behar du. Familiarekin batera, Pausoka ere BIDELAGUN izango du haurrak bide horretan.

Euskara da Pausokako hizkuntza. Irakasleen artean, eta irakasle eta haurraren artean euskara da komunikazio hizkuntza.

jarduerak-guri-buruz-pausoka-haur-eskola

Jarduerak

Jolasa funtsezkoa da haurraren garapenean. Ingurua ezagutzeko duen tresna nagusia da jolasa.

Kanpoko mundua arakatzeko eta ezagutzeko bidea denez, haurrak jolasaren bidez azalaraziko du bizi duena: sentimenduak, ideiak, nahiak, emozioak… jolasaren bidez kanporatuko ditu.

Espazio atsegin, aberats eta seguru bat sortuz, jarduera ezberdinak proposatzen ditugu hainbat material eskainiz.

metodologia-guri-buruz-pausoka-haur-eskola

Metodologia

Haurra bere ikaskuntzaren jabe denez, bera da bere garapenaren protagonista. Haurraren globaltasuna hartzen dugu kontuan.

Errespetu eta konfidantzarekin harreman estuak sortzen ditugu haur eta helduen artean, haurrei seguritate emozionala emateko.

familia-guri-buruz-pausoka-haur-eskola

Familia

Haurraren hezkuntza prozesuan familia eta eskolaren arteko elkarlana ezinbestekoa da.

Familiarekiko harremana giltzarri duen eskola da geurea. Etxeko zein eskolako kontuak elkartrukatzea aberatsa da oso.

Matrikula zaitez

Pausokan, Eusko Jaurlaritzak zehazten dituen izen-emate epeak errespetatzen ditugu.

Epe hauetatik kanpo lekua balego matrikulatzeko aukera dago.

Ezagutu gaitzazu!

Bete galdetegia matrikulazioari buruz gehiago jakiteko


    irakurri eta onartu dut.