GURASO ELKARTEA BURUBELARRI

Ikasturtea hasi bezain pronto, martxan jarri dira Guraso Elkarteko kideak. Aurreko astelehenean, hilak 14 elkartu ziren Pausokan, eta jorratutako hainbat gairen artean Batzar Nagusiaren antolaketa izan zen bat. Aurten ere, batzarkide berriak izango dira Guraso Elkartean, baina kide berriak hautatzea baino interés handiagoa pistu zuen lehenengo bilera honek duen garrantzia gurasoei jakinaraztea eta horrela parte hartzea areagotzea.

Azken urte hauetan asistentzia nahiko eskasa izan omen da eta herriko ekintzetako parte hartzea ere ez da demasekoa izan. Beraz, ea denon artean lortzen dugun!

Animatu, etorri eta parte hartu!!