Guraso Elkartea hasi da lanean
Urriak 14an ospatu zen Pausokako Guraso Elkarteko Batzar Orokorrean hautatutako Batzorde berria hasi da lanean dagoeneko.
Hauek dira batzordeko kideak:Itziar Arrieta, Iker Barandiaran, Leire Amias, Ane Alday, Neida Gabilondo, Mikel Gomez, Mireia Olabe, eta Oihana Arietaleanizbeaskoa. Pausokatik, berriz, Maider Garai.
Esan bezala, berehala hasi dira lanean. Horrela, Urriak 28an, Jurgi Etxebarria etorri zen Pausokako psikomotrizitate gelara zirkoko hastapeneko nozio batzuk erakutsi eta gurekin praktikan jartzeko: txatxilipurdi, malabarrak, trapezioa…. Hasieran haurrak lotsatu samar egon baziren ere, azkenerako bat baino gehiago animatu zen eta arratsaldea oso giro politean igaro genuen. Dana dala, ze nolako trebetasunak landu behar diren gauzak txukun ateratzeko!
Horrez gain, urtero bezala, azaroak 11an gaztaina erre eguna ere antolatu dute.
Goziean goiz sua piztu, danbolina martxan jarri… eta dinbi, danba!. Goiz erdirako gaztainak prest. Txokolate bero beroa dastatzeko aukera ere izan genuen.. eta … ze goxoa!
Urtero bezala, familiek luzatutako gonbidapena erantzun zuten eta gurekin izan genituen hainbat guraso, aitaita-amama, tio… Eskerrik asko goiza gurekin pasatzeagatik!
Gogotsu hasi dira , bai, gurasoak. Orain ere beste hitzaldi bat antolatzen ari dira. Edukiko duzue horren berri ere.
Horrez gain Aretxabaletako Udalak antolatzen dituen beste hainbat ekintza aurrera ateratzeko bilerak egiten ere ari dira. Guzti hau dela eta, edozein iradokizun, zalantza, proposamen…. badakizue nora jo,