Gure haur eskolan ere, San Ferminak ospatu ditugu!

Pasa den Ostiralean, Uztailak 6, Pausoka kanpo aldean elkartu ginen gela guztietako haur eta hezitzaileok familiekin festa hau ospatzeko. Hasteko, 2 – 3 urteko gelakoek “Fermintxo”-rekin batera gure haur eskola inguruan bira bat egin ondoren, periodikoak hartu eta indarrez “Entzun arren San Fermin….” abesten hasi ziren. Hirugarren aldiz abestu ondoren zezenak irten ziren! Zenbat emozio! Zenbat disfrutatu genuen!

Captura de pantalla 2018 07 12 a las 17.22.14 2