Lasturrerako irteera
Azkenean heldu da eguna! Hainbeste ilusioz espero izan dugun eguna heldu da! Joan gara Lasturrera!
BI urteko gelako haurrak, gurasoak lagunduta, autobusa hartu eta egun ahaztezin bat pasatzera abiatu dira Debako hondartzara.
Eguraldiak lagunduko ote digun beldur izan garen arren, azkenean eguzkia ere irten da, eta guztiok izan dugu areetan jolasteko aukera. Ausarta batzuk uretara ere sartu dira.
Jolasaldi eder honen ondoren berriz ere autobusera zuzenean Lasturrera joateko.
Bertan Milak Pausokan prestatutako makarroi eta oilasko goxoa jan eta berriz ere jolastera. Lasturreko inguruak ezagutzeko aprobetxatu dugu tarte hau: frontoia, errota, erreka, zezen plaza….
Konturatu ordurako bueltarako ordua ere heldu da….. eta klaro, hainbeste emozio ondoren, autobusean eseriaz bat loak hartu gaitu gehienoi.
Bukatu da eguna baina guztiok elkarrekin bizi izandako unetxo hauek luzaroan izango ditugu gogoan.