Olentzero Pausokan
Urtero bezala, Olentzero eta bere laguntzaileak Pausokan egon dira .
“Pajarito” astoaren gainean etorri da goizeko 10,30ak aldera, trikiti soinuez alaituta, eta haur nagusienen agurra jaso ondoren gela guztietatik pasatu da. Han ume guztiekin aritu da solasean, bere bizimodua nolakoa den azaldu, oiloa erakutsi, ogia eta txorizo mutur bana eskaini…. eta berak ekarritako opari dotoreak banatu.
Pausokako haur eta irakasle guztiak agurtu ondoren,guraso, anai arreba, aittaitta, amama eta etxeko beste senide guztiak elkartu gara beheko patioan Olentzeron abestia kantatzeko, berarekin argazkiak ateratzeko, Manolorekin “Pajarito” gainean bueltatxo bat emateko, eta azkenik,Guraso Elkarteko kideak eta beste hainbat bolondresek gertatutako mokadutxoak dastatzeko.
Olentzero nekatu samar zegoen, eta berriz ere “Pajarito” hartu eta bihar gauerako azken lanak egiten joan da.
Hala ba, mila esker Olentzero eta laguntzileok Pausokara etortzegatik eta datorren urterarte.
ZORIONAK ETA URTE BERRI ON!!!!