OTSAILAK 16, IÑAUTERIAK PAUSOKAN, GURE IGELTSEROAK!!!!
Goizean goiz lan egiteko gogoarekin etorri ziren gure IGELTSEROAK !! Kaskoa eta txaleko fluoreszentea jantzi eta, lanera!!!
Margotu, eraiki, zulatu, konpondu,…. a ze nekea!!
Horrenbeste lan egin ondoren mokadutxo bat egiteko gelditu ziren eta goiza bukatzeko dantza eta kantuan egiteko ere gorde zituzten indarrak.