TANTTAIAREN IGOERA. EKAINAK 23
Astelehenean, Ekainak 23an , San Juan bezpera ospatu dugu Pausokan.
2 – 3 urteko gelakoak ondo gosalduta eta kamiseta txuria eta laukidun zapia jantzita, dotore -dotore, etorri dira.
Beraien erreferenteen laguntzarekin tanttaiaren bila joan eta Pausokako patiora ekarri ondoren, soketatik tira eta tira ibili dira bere tokian jarri arte.
Gora San Juan !!!
Sugeak eta sapoak erre erre!
Artoa eta garia gorde gorde!!