Etorri da Eguzkia! Eta, ur jolasak baita!

Eguraldi onarekin batera, tenperaturak ere igo dute!. Ur jolasak proposatzeko momentua heldu da! Gure neska- mutikoak irrikitan zeuden une hauek iristeko eta ikusi besterik ez dago; A ze barreak!, ze txilixoak!, une batetik bestera dena eta denak busti -bustita zeuden!!

Read More

Pausokan San Juan jaia ospatu dugu!

Pasa den ostiralean, Ekainak 22an, San Juan jaiei aurrea harturik, hor abiatu ziren gure gaztetxoek tantai bila. Ez zen lan gutxi behar izan tantaia zutik eta bere lekuan jartzeko!! Sokatik tira eta tira ibili ondoren, gustura deskantsatu genuen gazta pixkat dastatuz.

Read More

2-3 urtekoak San Sebastian eguna ospatzen

A ze danbor hotsak izan ziren Pausokako patioan  urtarrilaren 19an!!! Egunak eta egunak perkusio instrumento honekin jo ta su aritu ondoren,  2 urteko gure gaztetxoek, zekulako emanaldia egin zuten familiaren aurrean.  

Read More

Olentzero eta Mari Domingi bisitan!

  Zenbat emozio bizi izan genituen Abenduak 22an, Olentzero eta Mari Domingi gurera etorri zirenean!!! Goizean goiz, trikiti eta panderoen soinuekin batera, Olentzero eta Mari Domingi asto gainean eserita eta oiloa otzaran zutela Pausokara gerturatu ziren. A ze urduritasuna!! Baina, ze goxoa zegoen hauek ekarritako txorizo eta opila!! Eta, ze opari polita banatu ziguten!!  

Read More

2 – 3 urteko gaztetxoak jai giroan hasi dute kurtso berri hau

Ikasturtea alai eta umoretsu hasi dugu. Oporretatik bueltan jai giroa nagusitu zen eta ume batzuk erraldoi eta buruhandien abestia kantatzen eta dantzatzen etorri ziren. Hau zela eta honei buruzko proiektua egitea erabaki genuen. Arrakastatsua izan da eta oso aprosa San Migelen bueltan egitea, jaiakin batera bukatu baitugu.

Read More

Uztailaren 19an azken festa ospatu genuen eta 23an ipuin kontalaria izan zen gurean

Ikasturte bukaerako festan hainbat haurrek dantza emanaldia egin zuten, haur eta gurasoek jolasetan parte hartu zuten eta 2-3 urteko gelakoei diplomak banatu genizkien. Horren ostean, luntxa eta buruhandiak izan genituen. Uztailaren 23an, berriz, Lur Usabiaga ipuin kontalaria izan genuen Guraso elkarteak antolatuta. Ipuinak entzuteaz gain, hainbat gurasok aurpegi margotze tailerra antolatu zuten.

Read More