Albisteak
Txiki txikitatik lagunen babesean …
Heldu da garaia, eskertzeko eman didazun guztia. Irribarre onenak esnatzen ditugu gaudenean…
Read MoreAgertu, desagertu, esperimentatu, jolastu,… gozatu!!!
Ikasturte honetan, azkenengo solairuan daukagun espazioak eskaintzen dituen aukera paregabeak aprobetxatuz, tailer ezberdinak proposatu ditugu. 0 – 3 urteko neska-mutikoek, magiaz beteriko mundu batean murgildu eta esperientzia berriez gozatzeko eszenatoki ezin hobea aurkitu dute..
Read MoreEKAINAK 23, SAN JUAN BEZPERA PAUSOKAN!!!
Betidanik ezagutzen ditugun jai eta ospakizunak ez dira guztiz berreskuratu oraindik, baina aurten ere Pausoka Haur Eskolan, 2 – 3 urteko haurrek, San Juanak ospatzeko a ze tanttaia jaso duten!!!! Goizeko 10: 30ak aldera, eta euriak eman zigun etena aprobetxatuz, gure neska mutilak tanttaiaren bila irten ziren. Ez zuten gehiegi urrundu behar izan enbor eder…
Read MoreArgi Txoko, gure gela sentsoriala.
Aurten, “Argi Txoko”, gela sentsoriala jarri dugu martxan. Haurrak giro goxo, lasai, erakargarri eta magikoaz gozatzeko aukera paregabea eskaintzen du gela honek. Argiaren bidea jarraitu, argiaren eta soinuaren arteko erlazioa ezagutu, itzalak sortu eta giro lasaiaz erlaxatzeko aukera izango dute. Haurrek beraien kabuz ikerlanaren eta esperimentazioaren bitartez sortuko zaien hipotesi eta aurreikuspenei erantzun bat…
Read MoreOTSAILAK 16 INAUTERIAK, PIRATAK PAUSOKAN!!!
Bi urteko gaztetxoenak, zapi beltza buruan eta marradun kamiseta jantzita, ilusio handiz jeitsi ziren Pausokako parkera ALTXORRAREN BILAAA!!!! lelopean. Txalupa eta arraunen beharrik ez zuten izan ALTXORRA aurkitzeko!!!! TXANPONAAAAKKKK!! TXOKOLATEZKO TXANPONAAAKKK!!! ALTXORRAREN BILA !!!
Read MoreOTSAILAK 16, IÑAUTERIAK PAUSOKAN, GURE IGELTSEROAK!!!!
Goizean goiz lan egiteko gogoarekin etorri ziren gure IGELTSEROAK !! Kaskoa eta txaleko fluoreszentea jantzi eta, lanera!!! Margotu, eraiki, zulatu, konpondu,…. a ze nekea!! Horrenbeste lan egin ondoren mokadutxo bat egiteko gelditu ziren eta goiza bukatzeko dantza eta kantuan egiteko ere gorde zituzten indarrak. GURE IGELTSEROAK !!! …
Read MoreSAN BLASAK PAUSOKAN !!
Otsailak 3, San Blas!!! A ze usaia irtetzen zen sukaldetik gaur goizean!! Agurtzanek, gure sukaldariak, ohitura den legez opil goxo-goxoak egin digu eguna ospatzeko
Read MoreKORRIKA 21. (KORRIKA TXIKIA)
Apirilak 12an ondo gozalduta eta ilusio handiarekin, goizeko 10.30tan, kalera irten ginen beste ikastetxeekin batera euskararen alde korrika egiteko. “PAUSOKAN ERE, EUSKARAREN ALDE !!!!
Read More2019 – 2020 IKASTURTERAKO IZEN EMATE EPEA ZABALIK !!!
2019 – 2020 ikasturterako izen emate epea datorren astelehenean, Urtarrilak 28an hasi, eta Otsailak 8an, ostirala, bukatuko da. Gu ezagutzea nahi izanez gero, goizeko 9.00tatik 14.00tara eta 16.00tatik 18.00tara hemen izango gara gure proeiktua azaltzeko prest. GERTURATU eta EZAGUTU GAITZAZUE GURE EGUNEROKOTASUNEAN !!!!
Read MoreGure haur eskolan ere, San Ferminak ospatu ditugu!
Pasa den Ostiralean, Uztailak 6, Pausoka kanpo aldean elkartu ginen gela guztietako haur eta hezitzaileok familiekin festa hau ospatzeko. Hasteko, 2 – 3 urteko gelakoek “Fermintxo”-rekin batera gure haur eskola inguruan bira bat egin ondoren, periodikoak hartu eta indarrez “Entzun arren San Fermin….” abesten hasi ziren. Hirugarren aldiz abestu ondoren zezenak irten ziren! Zenbat emozio!…
Read More