Hasi dugu kurtso berria!

Aurten ere ilusioz  hasi dugu ikasturte berria.  Irailaren 1ean berriro ginen bueltan.

Oporretako ajea alde batera utzi eta dagoeneko betiko martxa hartu dugu danok.  Laguntxoekin elkartu, oporretako kontuak kontatu… gogoz etorri dira ihazko neska- mutikoak.

Aurten hasi direnak egokitzapenean daude oraindik, baina segituan ikusiko ditugu hauek ere alde batetik bestera barrez, korrika eta pozik.