IKASTURTEKO AZKEN FESTA

IMG 20170913 WA0002 1

IMG 20170913 WA0001 1

Pausokako Guraso Elkarteak antolatzen du ikasturteko azken jaia. Aurten ere gogotsu ospatu dugu emozioz betetako eguna.

Jaiari hasiera emateko, 1-2 eta 2-3 urteko neska mutilek beraien ikuskizuna eskaini ziguten. Artista ederrak eginda daudela erakutsi ziguten oraingoan ere!

Pausokako oroigarri bezala, etxeko altxorrak bizitzako lehen urteak  gurekin batera elkarbanatzeagatik, 2-3 urtekoei diploma banatu genien. Eskerrak eman genien familia guztiei gurekin jarritako konfiantzagatik.

Gurasoek ere hitz eta esaldi hunkigarriak eskaini  zizkiguten. Mila esker danei bihotz -bihotzez!!

Guraso Elkarteak antolatuta luntxa,  puzgarriak, pothocoola eta bolo-boloa egon zen  Pausokara gerturatu ziren guztientzat.

Jaiari amaiera emateko argazki erraldoia atera genuen.

Ondo -ondo pasa oporrak eta laster arte!!