IKASTURTEKO AZKEN FESTA

Pausokako Guraso Elkarteak antolatzen du ikasturteko azken jaia. Aurten ere gogotsu ospatu dugu emozioz betetako eguna. Jaiari hasiera emateko, 1-2 eta 2-3 urteko neska mutilek beraien ikuskizuna eskaini ziguten. Artista ederrak eginda daudela erakutsi ziguten oraingoan ere! Pausokako oroigarri bezala, etxeko altxorrak bizitzako lehen urteak  gurekin batera elkarbanatzeagatik, 2-3 urtekoei diploma banatu genien. Eskerrak eman…

Read More

Fermintxo Pausokan. Gora San Fermin!!!

10: 30etan Txupinazo eta pregoiarekin eman diogu San Fermin jaiei hasiera. GORA SAN FERMIN!! Pausokan, urtero lez, Fermintxo atara dugu Pausoka bira egiteko. Bi urteko neska-mutilak izan dira gaurko protagonistak, hauek izan baitira Fermintxo eraman dutenak. Jarraian Fermintxori abestu eta urteko lehen entzierroarekin hasi gara. Hau emozioa!! Poza, emozioa eta beldurra somatu da 0-3 urtekoen…

Read More

PAUSOKAN SAN JUAN JAIA OSPATU DUGU!

  Pausokan ere San Juan eguna ospatu dugu. Goizean tantai bila irten ziren hiru urteko neska mutilak. Tantai luzea aurkitu eta gero denen artean igotzea lortu zuten. Indarrak berreskuratzeko gazta eta ogia ez da falta izan. Iván Valle argazkilariak argazki politak atera zituen egun hau gogorarazteko. Hona hemen egun honetan Ivanek ateratako  argazki segida:

Read More

GURASO ELKARTEAREN BATZAR OROKORRA

  Irailaren 14an batzartu zituen Guraso Elkarteak  ikasturte honetako gurasoak. Guraso Elkarteak  urtean zehar egiten duen lana eta guraso izateagatik norberari dagokion konpromisoa zein den azaltzeko egin zuten bilera. Argazki eta bideoz egindako aurkezpena ikusi ahal izan zuten gurasoek. Aurten bost hautagai aukeratu behar ziren 2016-2017 ikasturteko Guraso Elkartea osatzeko. Beraz,aurten,  hauek dira Guraso Elkartea…

Read More

2016-2017 IKASTURTEA MARTXAN!

Dagoeneko hasi dugu ikasturtea. Oporrak ondo amaitu eta gero segituan hartu dugu betiko martxa. Gogotsu hasi dute ikasturtea neska-mutikoek; eguraldiak lagunduta, lagun artean, familian lez, kalean ibili dira gelditu ere egin gabe. Pausokan aurten hasi direnak ere, poliki-poliki badoaz gurekin konfiantza hartzen. Hauek ere laster egokituko dira eta segituan izango ditugu kontu- kontari.

Read More

LASTURRERA IRTEERA

Acuariumera egindako bidaiarekin esan zioten agur Pausokako 2 urteko neska-mutikoek. Ederto pasa zuten eguna familia giroan. Goizean Acuariumean egon ondoren, Lasturrera joan ziren bazkaltzera. Egun polita eta ahaztezina benetan!

Read More