Uncategorized @eu
RAFAEL CRISTOBAL Pausokan egon da Guraso Elkarteak antolatutako hitzaldi-tertulian.
Otsailaren 25ean, Psikiatra eta haur Psikologian aditua den Rafael Cristóbal, Pausokan egon zen Guraso Elkarteak antolatutako hitzaldi- tertulian. Haurrekin sor daitezkeen gatazken gainean hitz egin zuen. Gurasoek gaiaren inguruan interesa erakutsi zuten eta kezka eta galdera ugariri erantzuna ematen saiatu zen Rafael Cristóbal.
Read More2016-2017ikasturterako izen-emate epea zabalik. Etorri eta ezagutu!
KANPOKO GELA
Ikasturtea hasi genuenetik jolaserako prestatutako kanpo espazioa, kanpoko gela balitz erabiltzen dugu. Taldeka txandakatzen guztiok egunero pasatzen gara bertatik. Gure kanpoko gela, esperimentatzeko, sortzeko, asmatzeko, jolasteko, pilatzeko eta askatasunez mugitzeko aukera paregabea eta majikoa da.
Read More25. urteurreneko festaren bideoa ikusgai
Ekainaren 12an Pausokan hasi genuen jaia eta Pirritx, Porrotx eta Marimototsekin bukatu genuen herriko plazan Pausokako abestia denon artean abestuz. Uztailaren 4an, familia eta lagun giroan, Pausokako 25 urteak jai mundialarekin ospatu genuen. Orduan ataratako argazkiekin bideo bat egin dugu egun zoragarri hau gogoratu, berriz disfrutatu eta oroimenean gordetzeko. ZORIONAK GUZTIOI TA BIHOTZEZ ESKER MIL!
Read MoreGURASO ELKARTEA BURUBELARRI
Ikasturtea hasi bezain pronto, martxan jarri dira Guraso Elkarteko kideak. Aurreko astelehenean, hilak 14 elkartu ziren Pausokan, eta jorratutako hainbat gairen artean Batzar Nagusiaren antolaketa izan zen bat. Aurten ere, batzarkide berriak izango dira Guraso Elkartean, baina kide berriak hautatzea baino interés handiagoa pistu zuen lehenengo bilera honek duen garrantzia gurasoei jakinaraztea eta horrela parte…
Read More2015-2016 IKASTURTEA MARTXAN
Irailaren 1ean hasi ginen ikasturtea eta dagoeneko bagabiltza betiko martxan!! Opor luzeak izan ondoren gogotsu itzuli gara lanera bertako hezitzaileak eta baita Mila, gure sukaldaria ere. Hasierako egunak goizez egin genituen; lagunekin elkartu, berriak ezagutu, elkarrekin jolastu, jostailu eta espacio berriak behatu, manipulatu… Eta Irailaren 7tik Aurrera, eguneroko martxan dihardugu ume eta hezitzaileok.
Read More2015-2016 iKASTURTERAKO iZEN-EMATE EPEA ZABALIK
Aurten ere Otsailak 2tik-13ra Izen-emate epea irekiko dugu. Etorri eta informatu!!
Read MoreGuraso Elkartea hasi da lanean
Urriak 14an ospatu zen Pausokako Guraso Elkarteko Batzar Orokorrean hautatutako Batzorde berria hasi da lanean dagoeneko. Hauek dira batzordeko kideak:Itziar Arrieta, Iker Barandiaran, Leire Amias, Ane Alday, Neida Gabilondo, Mikel Gomez, Mireia Olabe, eta Oihana Arietaleanizbeaskoa. Pausokatik, berriz, Maider Garai. Esan bezala, berehala hasi dira lanean. Horrela, Urriak 28an, Jurgi Etxebarria etorri zen Pausokako psikomotrizitate…
Read MorePausokan ereindako hazixek fruitu ederrak eman ditzatela!
Zenbat dantza, zenbat txalo, zenbat sorpresa! Ze ondo pasa genuen ikasturteko azken festan! Haurrek dantza eta ikuskizun polittak egin zituzten. 2-3 gelakoek diplomak jaso eta irakasleak oparia! Eskerrik asko eta ez ahaztu gutaz!
Read MoreLasturrerako irteera
Azkenean heldu da eguna! Hainbeste ilusioz espero izan dugun eguna heldu da! Joan gara Lasturrera! BI urteko gelako haurrak, gurasoak lagunduta, autobusa hartu eta egun ahaztezin bat pasatzera abiatu dira Debako hondartzara. Eguraldiak lagunduko ote digun beldur izan garen arren, azkenean eguzkia ere irten da, eta guztiok izan dugu areetan jolasteko aukera. Ausarta batzuk uretara…
Read More