Uncategorized @eu
Amaia Diaz de Monasterioguren dietista Pausokan
Guraso Elkarteak antolatuta, joan zen asteartean Amaia Diaz de Monasterioguren dietista egon zen Pausokan gurasoek elikaduraren inguruan dituzten hainbat kezka eta zalantza argitzeko asmoz. Hogeita hamar guraso inguru elkartu ziren eta bakoitzak bere kezkak aurkezteko aukera izan zuen. Hemen, Amaia Diaz de Monasteriogurenek eskainitako informazioa deskargatzeko moduan: PAUSOKA PAUSOKA 2014 elikadura
Read More2014-2015 ikasturterako izen emate epea
2014-2015 ikasturterako izen emate epea:Otsailaren 3tik 14ra. Bulego ordutegia: 09:00-14:00 / 16:00-18:00 Pausokako 3. solairuan. ETORRI ETA EZAGUTU!!!!!!
Read MoreOlentzero Pausokan
Urtero bezala, Olentzero eta bere laguntzaileak Pausokan egon dira . “Pajarito” astoaren gainean etorri da goizeko 10,30ak aldera, trikiti soinuez alaituta, eta haur nagusienen agurra jaso ondoren gela guztietatik pasatu da. Han ume guztiekin aritu da solasean, bere bizimodua nolakoa den azaldu, oiloa erakutsi, ogia eta txorizo mutur bana eskaini…. eta berak ekarritako opari dotoreak…
Read MoreAna Bacigalupen hitzaldia
Joan zen astelehenean eta Guraso Elkarteak antolatuta, Ana Bacigalupek hitzaldi bat eskeini zuen “Zeloak eta anai-arreben arteko erlazioak” izenburupean. Hizlariak, hasieran, irzipide batzuk eman zituen eta gero Pausokan bildu ziren gurasoak beraien kezkak azaldu eta argitzeko aukera izan zuten.
Read MoreGaztaina erre eguna Pausokan
Aurten ere, Guraso Elkarteak, antolatuta gaztaina erre eguna osapatu dugu Pausokan. Eguraldiak lagundu ez arren oso giro polita sortu zen danbolinaren inguruan: haurrak, gurasoak, aittaitta- amamak, etxeko beste zenbait lagun… Guztiek izan zuten politto politto sutan erretakoa gaztaina epelak dastatzeko aukera. “Erre errekin errekina” abestu, etxekoei agur esan eta jaialditxoari agurra eman genion… datorren urterarte.
Read MoreGuraso Elkarte berria martxan
Urriak 7an ospatu zen Pausokako Guraso Elkarteko Batzar Orokorrean hautatutako ordezkariak astelehenean bildu ziren bi urtez lanean aritu diren kideei agur esateko, berriei ongi etorria emateko eta ikasturte honetarako egitasmoak martxan jartzeko. Bere kargua uzten duten gurasoak honako hauek dira: Beñat Lezeta, Aitor Atxaga, Mikel Iturbe eta Igor Etxabe. Bestalde, gurekin beste urte betez jarrituko dutenak hauetxek:…
Read More